Gaur bildutako barazki, fruta eta gazta, hemendik kilometro gutxira eta zure jasotze-puntuan. Freskotasun hori ez duzu beste inon aurkituko.
Doako izena ematea · Konpromisorik gabe
Lur honetako janaria, lur honetako jendearentzat.
Lurreko euskarazko plataforma digitala da: inguruko baserritarrak eta zu, zuzenean lotzen zaituena. Haiek produktuak jartzen dituzte; guk logistika, teknologia eta konfiantza.
Astero jasotzen duzu inguruko baserrien onena, zure jasotze-puntura oso gertu.
Egunean bertan bildua. Ez biltegirik, ez asteetako bidaiarik.
Produktuak agintzen du, ez katalogoak. Hilez hil aldatzen da eskaintza.
Kilometro gutxira sortua. Zure herriko lurrari eusten diozu.
Nork, non eta nola egin duen dakizu. Baserriak izena eta aurpegia du.
Lurreko zure denda digitala da. Zuk landu; salmentaz eta banaketaz guk arduratzen gara.
Doako izena ematea · Konpromisorik gabe
Uste dugu produktu ona ordaindu egin behar dela.
Dirua bizkorra eta segurua, astero.
Zuk logistika-gunera ekarri; hortik aurrera guk.
Argazkiak, prezioak eta stocka, zure eskutik kudeatuta.
Inguruko baserrien produktuak app-etik ikusi eta saskia bete.
Banaketa-egunaren bezperara arte duzu eskaera egiteko. Ordainketa segurua.
Baserritarrek produktuak ekartzen dituzte; guk paketeak egin eta jasotze-puntuetara eramaten ditugu.
Zure jasotze-puntuan prest. QR-a erakutsi eta eraman etxera.
* Plastikorik gabe, ezinbesteko produktuetan izan ezik.
Utzi zure herria eta emaila: eskaera gehien dituen tokian irekiko dugu hurrengo jasotze-puntua.
Utzi zure telefonoa eta deituko dizugu. Ez duzu ezer ordaindu behar hasteko: zuk jartzen duzu prezioa eta zuk erabakitzen duzu zenbat ekarri.
Lurreko prestatzen ari gara, eta lehen baserritarrekin batera egin nahi dugu. Utzi zure telefonoa eta guk deituko dizugu.